2008/01/20

Horrela bizi eta elikatzen gara

Gure herri eta hirietako bizi-erritmoa gero eta azkarragoa da: egunero jotzen du iratzargailua eta ez gara geratzen oheratzeko ordura arte. Eguna beteta dugu, lanez, ikasketaz eta jardueraz. Denbora laburra hartzen dugu jateko, eta ez dugu pentsatzen zer jaten ari garen.

Presaka ibiltzen gara eta presaka jaten dugu, askotan gure osasunerako kaltegarriak diren gauzak gainera. Horrela gure ahosabaia ohitu egiten da zapore artifizialetara, zapore ona duten baina osasungarriak ez diren janarietara. Apurka apurka ahaztu egiten ditugu zapore tradizionalak, elikagai onak, eta ez dugu asmatzen zein diren jatorrizko elikagaiak, euren zaporea, ehundura, usaina...

Ez dakigu supermerkatuetan dauden elikagaiak nondik datozen eta nola eginda dauden. Multinazional handiek fabrikatu dituzte eta izen eta ontzi erakargarrien bidez gure arreta bereganatzen dute.

Pertsonek bezalaxe, Lurrak ere sufritu egiten du. Ekosistemak eta biodibertsitatea gehien kutsatzen eta suntsitzen dituztenak elikagaien ekoizpena eta banaketa dira. Joan den mendean, 300.000 landare espezie desagertu ziren munduan.

No hay comentarios:

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.