2008/01/21

Nire argazki biltegia

Picasa web orrian nire argazki biltegia egin eta gero ez dut modurik aurkitu blogean hau ipintzeko, benetan sentitzen dut baina ez zait posiblea izan.

Berriz ere zuen laguntza eskatuz norbaitek baldin badaki nola egiten den eskertuko nioke erakustea eta esatea argazkiak nahi baldin badituzue prest nagoela hauek zuekin konpartitzeko.

Nire Power Pointa

SlideShare web orrian nire Power Pointa ipini dut baina ez dakit zergatik ezin dut aurkitu. Bi ipini ditut bat "Elikadura" izenaz eta bestea "Elikadura eta haurra" izenaz. Programak Power Pointak prozesatzen zegoela zioen eta gutxi barru eskura izango nituela baina ez da horrela izan.

Eskertuko nizueke aurkituz gero abisatzea, Power Pointaren azken diapositiban nire blogaren helbidea dago (www.elikadura.blogspot.com). Interes handia baduzue utzi zuen emaila eta posta elektroniko baten bidez bidaliko dizuet.

Oharra: Power Pointa musika zuen baina gehiegi okupatzen zuenez hau kendu behar izan dut web-ean ipini ahal izateko.

2008/01/20

Zer ikusi hura ikasi

Telebistan irakurketa sustatzeko iragarki batean haurrek ikusten dutena egiten dutela dio. Hau egia dela ikusirik elikatzerako orduan ere gu imitatzen gaituztela argi dago, beraz gu ongi jaten badugu beraiek ere ongi jango dute.

You Tube-tik hartutako bideo honetan argi ikus daiteke (bapigakaturik dago) haurren portaera gure ekintzen aurrean.




Orain 4cm altuagoak

Bitxia iruditu zait euskarazko bideoa ikustea eta are bitxiagoa nire gaiarekin zerikusia izatea, horregatik You Tube-tik hartutako bideo hau ipintzea erabaki dut. Bertan hobeto elikatzen garenez eta kirol gehiago egiten dugunez gure haurrak guk baino 4cm altuagoak izango direla dio.

Beraz, argi dago ondo elikatzeak gure osasunean eta fisikoan eragina duela eta txikitatik ikasi behar dugula ongi jaten.



14 urtez luzatuko zaigu bizia

Ezinezkoa izan zait artikulu hau aurkitzea baina "Qué" egunkarian irakurri nuen, urtarrilaren bederatzian.

Artikulu honetan esaten zen ondo elikatuz gero 14 urtez luzatuko zaigula bizia. Honekin esan nahi da gaur -egungo haurrek gu baino bizi luzeagoa izango dutela ondo elikatzen ikasten badute, horregatik garrantzitsua da haurrei elikatzen irakastea.

Elikadura nahasmenak

Asko pentsatu eta gero, azkenean, bideo hau nire blogean ipintzea erabaki dut. Bideoa ikusi nuen lehenengo aldia Elikadura arazoak blogean izan zen eta asko gustatu zitzaidan.

Bideoa elikadura nahasmenen ingurukoa da eta nire ustez oso ondo islatzen du arazoa. Bideoa Yotube-tik atera dut. Zure gustokoa izan dadila espero dut.



Haur Kantak

Eskuineko zutabeko bekaldean haurrentzako musika ipintzeko asmoa nuen. Askotan saiatu arren ez dut lortu nire musika IPODean sartzea eta azkenean hor agertzen dena egitea besterik ez dut lortu.

Espero dut zerbaitetarako balio izatea, eta eskertuko nizueke elikadurari buruzko kantaren bat aurkituz gero horren berri ematea. Eskerrik asko denoi.

Audicity Tutoriala

Bideo honetan Audicity programa instalatzeko tutoriala eskeintzen dizuet YouTube-n ipini dut baina nire Blogean ere ipintzea erabaki dut denon esku egon daiten.

Gure elikagai ondarea

Artikulu honetan landare eta animali jatorria duten elikagai eta gaztak aipaturik daude. Titulu hauek Slow Food mugimenduak eskaini ditu eta idatzita dauden bezalaxe aipaturik daude (ez da gaztelaniaz idatzi dudala). Horrek ez du esan nahi gure herrian jatorrizkoak diren beste elikagairik ez daudenik, ez horixe, baina hauek titulua irabazi dute eta aipatzea merezi du.

Acelga enana de Derio
Baserritarrek mendez-mende oso baloratua izan duten barazki honek zapore gozoa du, eta ukitu mingotsa ere bai. Apiriletik irailera landatzen da, Bizkaian Derio eta Markina aldean, eta Gipuzkoan Getaria eta Astigarraga inguruetan.

Tolosako Babarruna
Lekale honek kolore beltz distiratsua du eta puntu zuri txiki bat dauka. Ezaguna zen jadanik IX.mendean. Babarrunak arto zurtoinen ondoan landatzen dira, euskarri naturala izango baitira gorantz joateko. Tolosan, Gipuzkoa, urtero azaro inguruan, bi egun irauten duen jaialdia ospatzen dute uzta berria ospatzeko.

Babatxikis de Zalla
Baba txikiak sustrai handia eta metro bat altuera har dezaketen lekaleak dira. Oinarrizko elikagaia izan dira euskaldunen dietan mende luzeetan zehar. Goi mailako sukaldaritzan ere erabiltzen dituzte euren ehundura eta zaporea dela eta. Bizkaian Zallan ekoizten dira eta Gipuzkoan Getarian.


Cebolla morada de Zalla
Mami gozo, zaporetsua eta urtsua duen barazkia da. Ez da mina, entsaladetan, lapikorako eta txarribodetan erabiltzen da, odolosteak egiteko. Uztailetik abuztura bitartean jasotzen da Saratsuko Bailaran, Zallan, Bizkaian.

Udazkeneko Euskal Porrua Orlegia
Barazki hau ezaguna zen jadanik Zelten garaian. Hauek elikagai eta sendagai gisa erabiltzen zuten. Oso usaintsua eta gozoa da, eta orain dela 2.000 urte ere erabiltzen zeneuskal gastronomian, saldak, porrusaldak edo zurrukutuna egiteko. Udazkenean eta neguan jasotzen da, Bizkaian Durangaldean eta Gipuzkoan Urola Kostan.

Mungiako Taloa
Artirina lortzeko, artaburuak gainerre eta aletu egiten dira, gero ehotzeko. Ehotako irinaz, uraz eta gatzaz ohorea egin eta tartatxo meheak egiten dira, gero altzairuzko xafla gainean txigortzeko. Taloa egiteko irina Mungiakoa da, Bizkaia.

Sal de Salinas de Añana
Gatz hau, Araban, Añanako Gatzagako erreka gazietatik lortzen den espeziea eta kondimentua da. Lurralde eremu hau, Haran gazia izenez ezagutzen dena, jadanik ezaguna zen Erdi Aroan gatza ekoizten zuelako; izan ere, gatza oso garrantzitsua zen kondimentu gisa eta elikagaiak kontzerbatzeko.

Azpi Gorri
Ahuntz arrazako animalia honek euskal mendietan bazkatzen du, belar usaintsuak eta senda belarrak ugari diren lekuetan. Horrela elikatuta eta mendiko haitzaldeetan ibilita, animalia hauen esnea, gazta eta okela kalitate handikoa izaten dira. Gaur egunean, arraza hau zaintzen duten hamabi ahuntzain geratzen dira Bizkaian.

Betizu
Behi arrazako animalia hau baso-zezen edo urotik eratorria da. Bere izena behi izutia, basatia, esan nahi du. Jabeak badituen arren mendiko basoetan bizi izaten da. Bere kaxa elikatzen eta ugaltzen da eta 500kg izan dezake.

Euskal Oiloa
Hegazti hauek okela eta arrautza ilunak ematen dituzte. Urtean 210 arrautza errun ditzakete. Bots motatakoak daude: Beltza, Gorria, Leposoila, Marraduna eta Zilarra. Etxetik kanpo hazten da, artoa, arrak eta belar usaintsuak jaten ditu.

Euskal Antzara
Abendutik maiatzera jartzen ditu arrautzak. Zuriak dira, tamaina onekoak eta kalitate bikainekoak. Baserrietan hazten dira, kanpoan, belarra, artoa, marrazkiloak eta antzeko animalitxoak jaten dituzte.

Euskal Txerria
Hanka laburrak ditu, belarri luze eroriak eta orban beltzak, 120kg pisa dezake. Libre bizi dira eta pago ezkurrak, gaztainak, urrak eta basoko belarra jaten dute. Bidegoianen hazten dituzte, Gipuzkoan.

Queso de Oveja Carranzana de Cara Negra
Gazta hau galtzeko arriskuan dagoen ardi arraza baten esneaz egiten da: Aurpegi Beltzeko Karrantzako Ardia. Enkarterrietan hazten da, Bizkaiko Lurralde Historikoan. Arraza honetako ardi baten esneaz, ia 30 gazta egin daitezke, horregaitik da hain preziatua.

Antxoas del Cantábrico
Arrain kontserba apiriletik ekainera bitartean harrapatzen den antxoaz egiten da. Gatzetan kontserbatu eta oliotan gordetzeko modu hau euskal arrantzaleen emazteen ohitura zaharra da. Bermeon ekoizten da, Bizkaian.

Elikadura eta mundua

Jatea ezinbestekoa da bizitzeko, edozein adinetan eta munduko bazter guztietan. Elikagaiak ezagutzea, dastatzea eta konpartitzea egunero gozatzeko modu bat da.

Jaten dugunak aldatu egin dezake gure inguruko paisaia, ohiturak eta lurraren biodibertsitatea. Hartzen ditugun elikagaiak zaintzea gure planeta zaintzea da.

Ekoizleei esker heltzen dira gure mahaira elikagaiak. Lurra lantzen eta ereiten gure ohitura zaharrak gorde dituzte. Elikagaiak bost zentzumenez dastatzean, eskertu egiten dugu haien lana.


Jaten ditugun elikagaiak zapore ona izan beharko lukete, modu garbian ekoitzitakoak izan beharko lukete, ingurumenari, animalien ongizateari eta gizakien osasunari kalterik egin gabe, eta ekoizleei ondo ordaindu beharko litzaieke euren lanaren truke. Hori da Slow Food-en filosofia ONA, GARBIA ETA BIDEZKOA.

Horrela bizi eta elikatzen gara

Gure herri eta hirietako bizi-erritmoa gero eta azkarragoa da: egunero jotzen du iratzargailua eta ez gara geratzen oheratzeko ordura arte. Eguna beteta dugu, lanez, ikasketaz eta jardueraz. Denbora laburra hartzen dugu jateko, eta ez dugu pentsatzen zer jaten ari garen.

Presaka ibiltzen gara eta presaka jaten dugu, askotan gure osasunerako kaltegarriak diren gauzak gainera. Horrela gure ahosabaia ohitu egiten da zapore artifizialetara, zapore ona duten baina osasungarriak ez diren janarietara. Apurka apurka ahaztu egiten ditugu zapore tradizionalak, elikagai onak, eta ez dugu asmatzen zein diren jatorrizko elikagaiak, euren zaporea, ehundura, usaina...

Ez dakigu supermerkatuetan dauden elikagaiak nondik datozen eta nola eginda dauden. Multinazional handiek fabrikatu dituzte eta izen eta ontzi erakargarrien bidez gure arreta bereganatzen dute.

Pertsonek bezalaxe, Lurrak ere sufritu egiten du. Ekosistemak eta biodibertsitatea gehien kutsatzen eta suntsitzen dituztenak elikagaien ekoizpena eta banaketa dira. Joan den mendean, 300.000 landare espezie desagertu ziren munduan.

2008/01/05

Munduko jakiak

Mapa honetan munduko jakirik ezagunenak aurki ditzakezue. Hala ere badakit bidean lurralde eta jaki asko utzi ditudala eta eskertuko nizueke zuen laguntza mapa betetzeko.


Tagzania: tz_X6VJDuYGp1vAjxENfFcWABmvMG

Elikadura haur hezkuntzan

Asko sentitu harren ez dut euskarazko Power Pointik aurkitu baina gaztelaniaz aurkitutako hau oso interesgarria iruditu zait.

"La alimentación infantil" Power Pointak elikadura zer den azaltzeaz gain aholku interesgarriak eskaintzen ditu.

2008/01/04

Goazen erosketak egitera!

Erosketak egitera joatea elikagaiak aukeratzen ikasteko eta elikagai desberdinak jateko modurik onena da. Detektibeen jolasa bezala ere har daiteke.

Elikagaien piramidean, zenbait pizta aurkituko ditugu, etxetik irten orduko zerrenda egokia egiteko behar dugun guztiarekin. Gainera, urteko zein arotan gauden izan behar dugu kontutan. Gogoratu produktu batzuk askoz gozoago daudela dagokion urtaroan janez gero; esate baterako, gaztainak neguan eta tomateak udan gozo-gozo daude.

Goazen erosketak egitera! Dendako edo merkatuko apalak piramidea bezala antolatzen dira. Oso erreza da, ogia, zerealak, arroza eta pasta batera doaz. Esnea, gazta eta jogurta beste talde batean daude.

Erosten goazen heinean, erositakoak zerrendatik ezabatuko ditugu. Amaierarako elikagai freskoak utziko ditugu, horrela denbora gutxiago egongo dira hozkailutik kanpo eta etxera hotz helduko dira.

Azkenik, etxera iriztean, erositakoa gorde behar dugu. Mantenugaiak, zaporea eta ehundura kontserbatzeko elikagaiak antolatuko ditugu.

Esku garbiekin, lehenbizi, hozkailuan gordeko ditugu produktu freskoak; haragia, arraina, fruta eta ortuariak. Jogurta eta gazta ere hotzean gordeko ditugu.

Heldu nahi ditugun frutentzat leku lehor eta garbia bilatuko dugu, helduz joan daitezen, besteak hozkailuan sartuko ditugu lehen esan bezala.

Zerealak eta lekaleak armairuan gorde ditzakegu; ez dago arazorik, denbora luzez kontzerbatzen dira eta.

2007/12/29

Chef Txikia

Sukaldea laborategi baten antzekoa da, bertan erositako elikagaiak eraldatzen dira. Magiaz elikagaien usaina, ehundura, zaporea eta itxura hobetuko ditugu.

Plater gustagarriak egiteko, produktu onak, irudimena eta maitasun handia behar da; baina gainera amantala jantzita eta eskuak garbi-garbi izan behar dira.

Atal honetan familia giroan sukaldean aritzeko zenbait errezeta osasungarri eta dibertigarri eskaintzen dizkizuet.


GAZTA, TOMATEA ETA OLIOA
Osagaiak:
-Tomatea.
-Olioa.
-Ogi puxketa txigortuak.
-Aurpegi beltzeko ardi Karrantzarraren gazta ondua, 100gr.

Tomate sopa prestatu behar dugu. Horretarako tomatea zati txikitan zatituko dugu eta irabiagailu elektrikoarekin txikituko dugu. Gatza bota eta iragazki batetik pasatuko dugu.
Plater sakon batetan olio zorrotadatxoa bota erdian tomate sopa koilarakada eder bat jarri eta honen gainean gazta birrindua. Azkenik, platera apaintzeko ogi puzketa txigortuak jarriko ditugu inguruan.

SANDWICHAK AJON-JOLIAREKIN
Osagaiak:
-Moldeko ogia, 4 xerra.
-Ajon-joli edo sesamo hazi batzuk.
-Letxuga.
-Tomatea.
-Arrautza egosi bat.
-Maionesa.
-Urdaiazpikoa.
-4 zainzuri.
-Espinaka freskoa, osto batzuk.

Lehenengo eta behin ogia txigortu behar da. Gurinarekin ogiaren alde bat bustitzen dugu eta bustitako alde berean sesamo haziak botatzen ditugu gainetik itsatsita gera dadin. Ondoren ogia txigortu egiten dugu.
Lau sandwinch egingo ditugu. Beraz, bi ogi-xerra jarriko ditugu. Bietan maionesa apur bat jarriko dugu, gero letxuga orri bat, bi edo hiru tomate xafla fin, gero urdaiazpiko xerra bat, espinaka hostoa, apur bat zapalduta geratuko diren bi zainzuri eta azkenik maionesa apur bat.
Ogiaren beste estalkia jarri eta hiruki forman moztuko dugu erraz jan ahal izateko.

OILASKO HAMBURGESAK
Osagaiak:
-3 oilasko bularki.
-Arrautza bat.
-Ogi birrindua.
-Mostaza.
-8 kapar.
-Hezurrik gabeko 8 oliba.
-Natxoak.
-Gazta birrindua.

Bularkia txikiturik erosi behar dugu (hamburgesa okela bezala). Bularkia eta beste osagai guztiak entsalada ontzi handi batean nahastu eta ondoren masa bat egin behar dugu eskuekin. "KONTUZ" mostazarekin, oso gutxi bota behar dugu zapore gogorregia duelako.
Haragi apur bat hartu eta kanika erraldoia egin behar dugu berarekin. Gero, apur bat zapalduko dugu hamburgesa forma har dezan.
Behin haragi guztiarekin hamburgesak egin eta gero hauek zartaginean frijituko ditugu.
Goarnizio gisa, natxoak ipiniko ditugu gainetik gazta birrindua botako diegularik.

FRUTA TARTA
Osagaiak:
-Bizkotxo xafla bat.
-Azukre beltza.
-Sagar bat.
-Esnegain likidoa, litro erdi.
-Melokotoi bat.
-Platano bat.
-Platerak dekoratzeko mahuka.

Bizkotxo laberatutakoak erosiko ditugu, baina nahi bada bizkotxoa ere egin daiteke. Bizkotxoaren gainean, zabal-zabalik, esnegain geruza bat jarriko dugu. Esnegainari azukre beltza bota behar zaio. Gero eskuko irabiagailuarekin martxa pixka bat eman, gogor geratu arte.
Beste bizkotxo geruza bat jarriko dugu eta honen gainean fruta xerra txikiak jarriko ditugu (guk sagarra, platanoa eta melokotoia proposatzen dugu baina edozein fruta izan daiteke). Frutari azukre beltza botako diogu gainetik eta labean dena gainerreko dugu.
Hoztutakoan, pastelak egiteko mahukan sartutako esnegainarekin pastela apainduko dugu.

Jakien Semaforoa

Koloreak erabiliz egunean zehar zenbat elikagai jan behar diren argi ikus dezakegu.

Semaforoarekin bezala kolore berdeak arriskurik ez dagoela adierazten digu, hemen daude mokadu on bat hartzera gonbidatzen gaituzten elikagai guztiak.

Laranja kolorearekin daudenak kopuru txikiagoan hartu behar ditugu. Eta, gorriz daudenekin, kontuz!! Izan ere, hoietako oso oso gutxi jan behar da.

BERDEALARANJAGORRIA
Fruta
Barazkiak
Ogia
Zerealak
Pasta
Esnekiak
Arraina
Arrautzak
Oilaskoa
Gozokiak
Litxarreriak
Pastelak
Hestekiak
Txerrikiak

2007/12/11

Elikadura hobetzeko estrategiak

Marisa Rodriguez Bloga aukeratu dut, elikaduran lizentziatua dagoelako. Marisaren aholkuei esker milaka pertsona bizitza osasuntsua izatea lortu dute. Elikadurari buruzko aholkularitza baten zuzendaria da, bertan aholkuak ematen ditu bai pertsonei bai enpresei.

2007/11/26

Elikagaien piramidea

Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude.

Elikagaien piramide honetan 5 talde hoiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita ona hemen piramidean agertzen zaiguna:
  1. Karbohidarto, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zereal).
  2. Bitamina, proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekale).
  3. Proteina, kaltzio, koipe, berungaia (esnea, esnekiak, haragia, arrautzak eta arraina).
  4. Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak...).

Mantenugai motak

Elikagaiek mantenugai deritzon substantzia batzuk dituzte, hauek ikasi, jolastu eta hazi ahal izateko behar dugun energia dira.
  • PROTEINAK: Haragi gorrietan, arrainetan, lekaleetan, arrautzetan, esnean, gaztan edo jogurtetan aurki ditzakegu.
  • KARBOHIDRATOAK: Zereal, patata, fruta, lekale, arroz, makarroi eta espagetietan daude.
  • KOIPEAK: Olioan eta fruitu lehorretan daude.
  • BITAMINAK ETA MINERALAK: Fruta, barazki, esne eta gurinean daude.

2007/11/23

Elikatu osasuntsu egoteko

Osasuntsu egoteko jaten duguna kontuan hartzeaz gain oso garrantzitsua da ondo jatea, ondo murtxikatzea, astiro jatea...
Egunean bost otordu egin behar dira goizetik gauera energiaz beterik egon gaitezen. Hauek dira egin beharreko bost jatorduak:

  1. GOSARIA: Funtsezkoa da. Gosaririk ez gateko ohitura txarra dugu, baina eguna energiaz hasi beharra dago! Bitaminaz beteriko fruta zuku on bat edo esne basokada bat zerealekin eta fruta batekin; modu honetan indarrez gainezka egongo gara.

  1. HAMAIKETAKOA: Jolastordua, goizerdian une egokia izan daiteke fruitu lehorrak edo pernil ogitarteko txiki bat jateko. Opilak edo litxarreriak baino osasungarriagoa da hori.

  1. BAZKARIA: Bazkaria hiru zatitan banatzen dugu.

      • Lehenengo platera: Makarroiak, arrosa edo lekaleak.
      • Bigarren platera: xerra on bat entsaladarekin edo arraina.
      • Postrea: Fruta edo jogurta (tartaren bat noizean behin ez dago gaizki).

  1. MERIENDA: Ikastolatik etorri eta etxerako lanak egin aurretik, energia hartzeko, jogurt edo esne basokada bat gailetekin ondo etorriko zaizu.

  1. AFARIA: Eguna ondo amaitzeko eta loak har gaitzan, esne basokada bero bat, salda, tortilatxoa edo fruta apur batek hurrengo eguna berriz ere indarrez hartzen lagunduko digu.

2007/11/19

Slow Food

Slow Food Italian sorturiko mugimendua da eta "otordu lasaia" esan nahi du. Mugimendu hau elikadura garbi, osasuntsu eta orekatua sustatzen du eta Fast Food mugimenduaren kontrakoa kontzeptua da, "otordu azkarra" alegia. Mugimendu honek sinboloa marraskiloa da, izan ere marraskiloaren irakasgaia ikasi beharko genuke eta behar den denbora guztia hartu bereziki otorduetarako, elikadura garbi, osasuntsu eta orekatua lortzeko.

Mugimendu honen bidez elikaduraz gozatzen ikasiko dugu: otordu tradizionalak baloratzen, gauza desberdinak modu osasungarrian jaten, astiro eta mahaian jaten... Gainera, jaterakoan, 5 zentzumenak erabiltzen ikasiko dugu: elikagaiak ikusiz, ukituz, usainduz eta dastatuz.

Marraskiloa Bilbora dator. Zentzumen guztientzako espazioa

SIC enpresan lanean nabil. Orain dela hilabete batzuk ekintza hauen berri izan nuen baina burokrazia arazoak zirela eta orain arte ezinezkoa egin zait informazio hau blogean jartzea. Honezkero ekintzak publikoki zabaldu direnez hemen duzue hauen inguruko informazioa.


Mirikol deituriko marraskiloa Bilboko Alhondiga bisitatuko du azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean. 6 eta 12 urte bitarteko umeei eta haiekin datozen pertsona nagusiei osasuntsu eta zuzenezko elikadurak duen garrantzia erakusteko helburuarekin dator.

AlhóndigaBilbaok Slow Food mugimendu internatzionalan oinarrituta, Bizkaia Plazan jarriko duen karpa batean burutuko du ekimen hau. Bertan zenbait jarduera egingo dira entzumen, ukipen, usaimen, daztamen eta ikusmen zentzuak lantzen dituzten joko eta partaidetza tailerren bitartez.Halaber, Slow Food buruzko ezaguera burutzeko AlhóndigaBilbaok txikiei elikagarri ohiturak hobetzen lagunduko dien gida ezigarri bat landu egin du.


Mirikol deituriko marraskiloa BEC ere bisitatuko du azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean.

BEC eta SLOW FOOD egindako akordioaren bidez "ALGUSTO, Saber y Sabor" sortzen da. Sariketa hau lehen aldiz egiten da Euskal Herrian eta Slow Food-aren filosofia zabaltzea du helburutzat. Turingo "Salone del Gusto"n oinarriturik dago eta nahi duen jende guztiak BECera joan eta hau ikusteko aukera izango du.

ALGUSTO, Saber y Sabor


2007/10/30

Elikadura Arazoak

Lorena Diaz-en "Elikadura Arazoak" bloga aukeratu dut elikaduraren inguruan dauden arazoak plazaratzen dituelako eta hau oso interesgarria iruditzen zait. Bertan anorexia eta bulimiari buruz hitz egiten da eta arazo hauei aurre egiteko aholku batzuk ematen ditu. Honez gain bideo ikaragarriak ditu. Benetan pena merezi du blog hau bisitatzea.

2007/10/24

Obezitatearen Heredentzia

Gaur, urriak 24, Nervión egunkariak “Obesidad infantil, de padres a hijos” artikulua argitaratu du. Bertan obesitatearen inguruko zenbait datu agertzen ziren eta bitxiak iruditu zaizkidanez hemen ipintzea erabaki dut.

  • Guraso obesoak dituzten haurrek %80 aukera dute eurek ere obesoak izateko.

  • Aukerak %40 jaisten dira gurasoetatik bat bakarrik obesoa baldin bada.

  • Gurasoak obesoak ez badira, orduan aukerak %8 dira.

2007/10/23

Hezkuntza eta Elikadura

Hezkuntza eta Elikadura, Eneko Zabaletaren Bloga interesgarria iruditu zait elikaduraren inguruan artikulu desberdinak izateaz gain irakasleentzako materiala ere eskura usten duelako.

2007/10/16

Beauty Food

Youtube-ko Beauty Food bideoa aukeratu dut erakargarria iruditu zaidalako. Bertan haurren etorkizunaz hitz egiten da. Aukera desberdinak ditugula erakusten digu eta haurrak txikitatik ondo hezitzea ezinbestekoa dela. Txikitatik ondo jaten erakusten badiegu osasuntsu eta pozik biziko dira.

2007/10/09

Okerreko Heziketaz Elikatzea

Haurren obesitatea artikulua, consumer aldizkaria, 2007ko irailean argitaratua.

Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada, eta nutrizioak, aldi berean, behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz, bai nutrizioa, bai elikadura, guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan; alde batetik, gizakia behar bezala hazi eta garatzeko beharrezkoak direlako, eta, bestetik, haurtzaroan hartzen ditugulako bizitza guztian zehar izango ditugun elikadura ohiturak.

Haurren elikadura aztertzen hasita, errealitate bitxia aurkituko dugu: azukre eta gantz asko daukate umeek jaten dituzten elikagaiek eta gai natural -frutak, barazkiak, arrainak- gutxi hartzen dute.


Haurrarentzat, erreferentzi markoa izan behar du jateak: ongi elikatzeko ez ezik, hainbat arau sozialez jabetu eta janariaren aurrean zuzen jokatzen ikasteko aukera da jatordua. Txiki-txikitandik irakatsi behar zaie janariari bere tokia eta bere unea zor zaizkiola eta jolasak eta gainerako jarduerak otorduaren ondotik etorriko direla.

Aholkuak:

  • Haurren elikadura orekatua izan behar du. Denetarik jan behar du (fruta, barazkiak, haragia…).
  • Ordutegi finkoa ezarri jatorduetarako.
  • Arauak ezarri jatorduetarako (nola eseri, nola jokatu…).
  • Pazientzia eta pertseberantzia izan haurrak jaten ikasi arte.
  • Haurrak benetan zer jaten duen jakitea funtsezkoa da.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.