2007/10/09

Okerreko Heziketaz Elikatzea

Haurren obesitatea artikulua, consumer aldizkaria, 2007ko irailean argitaratua.

Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada, eta nutrizioak, aldi berean, behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz, bai nutrizioa, bai elikadura, guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan; alde batetik, gizakia behar bezala hazi eta garatzeko beharrezkoak direlako, eta, bestetik, haurtzaroan hartzen ditugulako bizitza guztian zehar izango ditugun elikadura ohiturak.

Haurren elikadura aztertzen hasita, errealitate bitxia aurkituko dugu: azukre eta gantz asko daukate umeek jaten dituzten elikagaiek eta gai natural -frutak, barazkiak, arrainak- gutxi hartzen dute.


Haurrarentzat, erreferentzi markoa izan behar du jateak: ongi elikatzeko ez ezik, hainbat arau sozialez jabetu eta janariaren aurrean zuzen jokatzen ikasteko aukera da jatordua. Txiki-txikitandik irakatsi behar zaie janariari bere tokia eta bere unea zor zaizkiola eta jolasak eta gainerako jarduerak otorduaren ondotik etorriko direla.

Aholkuak:

  • Haurren elikadura orekatua izan behar du. Denetarik jan behar du (fruta, barazkiak, haragia…).
  • Ordutegi finkoa ezarri jatorduetarako.
  • Arauak ezarri jatorduetarako (nola eseri, nola jokatu…).
  • Pazientzia eta pertseberantzia izan haurrak jaten ikasi arte.
  • Haurrak benetan zer jaten duen jakitea funtsezkoa da.

No hay comentarios:

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.