Mostrando entradas con la etiqueta Aholkuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aholkuak. Mostrar todas las entradas

2008/01/21

Nire Power Pointa

SlideShare web orrian nire Power Pointa ipini dut baina ez dakit zergatik ezin dut aurkitu. Bi ipini ditut bat "Elikadura" izenaz eta bestea "Elikadura eta haurra" izenaz. Programak Power Pointak prozesatzen zegoela zioen eta gutxi barru eskura izango nituela baina ez da horrela izan.

Eskertuko nizueke aurkituz gero abisatzea, Power Pointaren azken diapositiban nire blogaren helbidea dago (www.elikadura.blogspot.com). Interes handia baduzue utzi zuen emaila eta posta elektroniko baten bidez bidaliko dizuet.

Oharra: Power Pointa musika zuen baina gehiegi okupatzen zuenez hau kendu behar izan dut web-ean ipini ahal izateko.

2008/01/20

Zer ikusi hura ikasi

Telebistan irakurketa sustatzeko iragarki batean haurrek ikusten dutena egiten dutela dio. Hau egia dela ikusirik elikatzerako orduan ere gu imitatzen gaituztela argi dago, beraz gu ongi jaten badugu beraiek ere ongi jango dute.

You Tube-tik hartutako bideo honetan argi ikus daiteke (bapigakaturik dago) haurren portaera gure ekintzen aurrean.




14 urtez luzatuko zaigu bizia

Ezinezkoa izan zait artikulu hau aurkitzea baina "Qué" egunkarian irakurri nuen, urtarrilaren bederatzian.

Artikulu honetan esaten zen ondo elikatuz gero 14 urtez luzatuko zaigula bizia. Honekin esan nahi da gaur -egungo haurrek gu baino bizi luzeagoa izango dutela ondo elikatzen ikasten badute, horregatik garrantzitsua da haurrei elikatzen irakastea.

Elikadura eta mundua

Jatea ezinbestekoa da bizitzeko, edozein adinetan eta munduko bazter guztietan. Elikagaiak ezagutzea, dastatzea eta konpartitzea egunero gozatzeko modu bat da.

Jaten dugunak aldatu egin dezake gure inguruko paisaia, ohiturak eta lurraren biodibertsitatea. Hartzen ditugun elikagaiak zaintzea gure planeta zaintzea da.

Ekoizleei esker heltzen dira gure mahaira elikagaiak. Lurra lantzen eta ereiten gure ohitura zaharrak gorde dituzte. Elikagaiak bost zentzumenez dastatzean, eskertu egiten dugu haien lana.


Jaten ditugun elikagaiak zapore ona izan beharko lukete, modu garbian ekoitzitakoak izan beharko lukete, ingurumenari, animalien ongizateari eta gizakien osasunari kalterik egin gabe, eta ekoizleei ondo ordaindu beharko litzaieke euren lanaren truke. Hori da Slow Food-en filosofia ONA, GARBIA ETA BIDEZKOA.

2008/01/05

Elikadura haur hezkuntzan

Asko sentitu harren ez dut euskarazko Power Pointik aurkitu baina gaztelaniaz aurkitutako hau oso interesgarria iruditu zait.

"La alimentación infantil" Power Pointak elikadura zer den azaltzeaz gain aholku interesgarriak eskaintzen ditu.

2008/01/04

Goazen erosketak egitera!

Erosketak egitera joatea elikagaiak aukeratzen ikasteko eta elikagai desberdinak jateko modurik onena da. Detektibeen jolasa bezala ere har daiteke.

Elikagaien piramidean, zenbait pizta aurkituko ditugu, etxetik irten orduko zerrenda egokia egiteko behar dugun guztiarekin. Gainera, urteko zein arotan gauden izan behar dugu kontutan. Gogoratu produktu batzuk askoz gozoago daudela dagokion urtaroan janez gero; esate baterako, gaztainak neguan eta tomateak udan gozo-gozo daude.

Goazen erosketak egitera! Dendako edo merkatuko apalak piramidea bezala antolatzen dira. Oso erreza da, ogia, zerealak, arroza eta pasta batera doaz. Esnea, gazta eta jogurta beste talde batean daude.

Erosten goazen heinean, erositakoak zerrendatik ezabatuko ditugu. Amaierarako elikagai freskoak utziko ditugu, horrela denbora gutxiago egongo dira hozkailutik kanpo eta etxera hotz helduko dira.

Azkenik, etxera iriztean, erositakoa gorde behar dugu. Mantenugaiak, zaporea eta ehundura kontserbatzeko elikagaiak antolatuko ditugu.

Esku garbiekin, lehenbizi, hozkailuan gordeko ditugu produktu freskoak; haragia, arraina, fruta eta ortuariak. Jogurta eta gazta ere hotzean gordeko ditugu.

Heldu nahi ditugun frutentzat leku lehor eta garbia bilatuko dugu, helduz joan daitezen, besteak hozkailuan sartuko ditugu lehen esan bezala.

Zerealak eta lekaleak armairuan gorde ditzakegu; ez dago arazorik, denbora luzez kontzerbatzen dira eta.

2007/12/29

Chef Txikia

Sukaldea laborategi baten antzekoa da, bertan erositako elikagaiak eraldatzen dira. Magiaz elikagaien usaina, ehundura, zaporea eta itxura hobetuko ditugu.

Plater gustagarriak egiteko, produktu onak, irudimena eta maitasun handia behar da; baina gainera amantala jantzita eta eskuak garbi-garbi izan behar dira.

Atal honetan familia giroan sukaldean aritzeko zenbait errezeta osasungarri eta dibertigarri eskaintzen dizkizuet.


GAZTA, TOMATEA ETA OLIOA
Osagaiak:
-Tomatea.
-Olioa.
-Ogi puxketa txigortuak.
-Aurpegi beltzeko ardi Karrantzarraren gazta ondua, 100gr.

Tomate sopa prestatu behar dugu. Horretarako tomatea zati txikitan zatituko dugu eta irabiagailu elektrikoarekin txikituko dugu. Gatza bota eta iragazki batetik pasatuko dugu.
Plater sakon batetan olio zorrotadatxoa bota erdian tomate sopa koilarakada eder bat jarri eta honen gainean gazta birrindua. Azkenik, platera apaintzeko ogi puzketa txigortuak jarriko ditugu inguruan.

SANDWICHAK AJON-JOLIAREKIN
Osagaiak:
-Moldeko ogia, 4 xerra.
-Ajon-joli edo sesamo hazi batzuk.
-Letxuga.
-Tomatea.
-Arrautza egosi bat.
-Maionesa.
-Urdaiazpikoa.
-4 zainzuri.
-Espinaka freskoa, osto batzuk.

Lehenengo eta behin ogia txigortu behar da. Gurinarekin ogiaren alde bat bustitzen dugu eta bustitako alde berean sesamo haziak botatzen ditugu gainetik itsatsita gera dadin. Ondoren ogia txigortu egiten dugu.
Lau sandwinch egingo ditugu. Beraz, bi ogi-xerra jarriko ditugu. Bietan maionesa apur bat jarriko dugu, gero letxuga orri bat, bi edo hiru tomate xafla fin, gero urdaiazpiko xerra bat, espinaka hostoa, apur bat zapalduta geratuko diren bi zainzuri eta azkenik maionesa apur bat.
Ogiaren beste estalkia jarri eta hiruki forman moztuko dugu erraz jan ahal izateko.

OILASKO HAMBURGESAK
Osagaiak:
-3 oilasko bularki.
-Arrautza bat.
-Ogi birrindua.
-Mostaza.
-8 kapar.
-Hezurrik gabeko 8 oliba.
-Natxoak.
-Gazta birrindua.

Bularkia txikiturik erosi behar dugu (hamburgesa okela bezala). Bularkia eta beste osagai guztiak entsalada ontzi handi batean nahastu eta ondoren masa bat egin behar dugu eskuekin. "KONTUZ" mostazarekin, oso gutxi bota behar dugu zapore gogorregia duelako.
Haragi apur bat hartu eta kanika erraldoia egin behar dugu berarekin. Gero, apur bat zapalduko dugu hamburgesa forma har dezan.
Behin haragi guztiarekin hamburgesak egin eta gero hauek zartaginean frijituko ditugu.
Goarnizio gisa, natxoak ipiniko ditugu gainetik gazta birrindua botako diegularik.

FRUTA TARTA
Osagaiak:
-Bizkotxo xafla bat.
-Azukre beltza.
-Sagar bat.
-Esnegain likidoa, litro erdi.
-Melokotoi bat.
-Platano bat.
-Platerak dekoratzeko mahuka.

Bizkotxo laberatutakoak erosiko ditugu, baina nahi bada bizkotxoa ere egin daiteke. Bizkotxoaren gainean, zabal-zabalik, esnegain geruza bat jarriko dugu. Esnegainari azukre beltza bota behar zaio. Gero eskuko irabiagailuarekin martxa pixka bat eman, gogor geratu arte.
Beste bizkotxo geruza bat jarriko dugu eta honen gainean fruta xerra txikiak jarriko ditugu (guk sagarra, platanoa eta melokotoia proposatzen dugu baina edozein fruta izan daiteke). Frutari azukre beltza botako diogu gainetik eta labean dena gainerreko dugu.
Hoztutakoan, pastelak egiteko mahukan sartutako esnegainarekin pastela apainduko dugu.

Jakien Semaforoa

Koloreak erabiliz egunean zehar zenbat elikagai jan behar diren argi ikus dezakegu.

Semaforoarekin bezala kolore berdeak arriskurik ez dagoela adierazten digu, hemen daude mokadu on bat hartzera gonbidatzen gaituzten elikagai guztiak.

Laranja kolorearekin daudenak kopuru txikiagoan hartu behar ditugu. Eta, gorriz daudenekin, kontuz!! Izan ere, hoietako oso oso gutxi jan behar da.

BERDEALARANJAGORRIA
Fruta
Barazkiak
Ogia
Zerealak
Pasta
Esnekiak
Arraina
Arrautzak
Oilaskoa
Gozokiak
Litxarreriak
Pastelak
Hestekiak
Txerrikiak

2007/12/11

Elikadura hobetzeko estrategiak

Marisa Rodriguez Bloga aukeratu dut, elikaduran lizentziatua dagoelako. Marisaren aholkuei esker milaka pertsona bizitza osasuntsua izatea lortu dute. Elikadurari buruzko aholkularitza baten zuzendaria da, bertan aholkuak ematen ditu bai pertsonei bai enpresei.

2007/11/23

Elikatu osasuntsu egoteko

Osasuntsu egoteko jaten duguna kontuan hartzeaz gain oso garrantzitsua da ondo jatea, ondo murtxikatzea, astiro jatea...
Egunean bost otordu egin behar dira goizetik gauera energiaz beterik egon gaitezen. Hauek dira egin beharreko bost jatorduak:

  1. GOSARIA: Funtsezkoa da. Gosaririk ez gateko ohitura txarra dugu, baina eguna energiaz hasi beharra dago! Bitaminaz beteriko fruta zuku on bat edo esne basokada bat zerealekin eta fruta batekin; modu honetan indarrez gainezka egongo gara.

  1. HAMAIKETAKOA: Jolastordua, goizerdian une egokia izan daiteke fruitu lehorrak edo pernil ogitarteko txiki bat jateko. Opilak edo litxarreriak baino osasungarriagoa da hori.

  1. BAZKARIA: Bazkaria hiru zatitan banatzen dugu.

      • Lehenengo platera: Makarroiak, arrosa edo lekaleak.
      • Bigarren platera: xerra on bat entsaladarekin edo arraina.
      • Postrea: Fruta edo jogurta (tartaren bat noizean behin ez dago gaizki).

  1. MERIENDA: Ikastolatik etorri eta etxerako lanak egin aurretik, energia hartzeko, jogurt edo esne basokada bat gailetekin ondo etorriko zaizu.

  1. AFARIA: Eguna ondo amaitzeko eta loak har gaitzan, esne basokada bero bat, salda, tortilatxoa edo fruta apur batek hurrengo eguna berriz ere indarrez hartzen lagunduko digu.

2007/10/30

Elikadura Arazoak

Lorena Diaz-en "Elikadura Arazoak" bloga aukeratu dut elikaduraren inguruan dauden arazoak plazaratzen dituelako eta hau oso interesgarria iruditzen zait. Bertan anorexia eta bulimiari buruz hitz egiten da eta arazo hauei aurre egiteko aholku batzuk ematen ditu. Honez gain bideo ikaragarriak ditu. Benetan pena merezi du blog hau bisitatzea.

2007/10/23

Hezkuntza eta Elikadura

Hezkuntza eta Elikadura, Eneko Zabaletaren Bloga interesgarria iruditu zait elikaduraren inguruan artikulu desberdinak izateaz gain irakasleentzako materiala ere eskura usten duelako.

2007/10/09

Okerreko Heziketaz Elikatzea

Haurren obesitatea artikulua, consumer aldizkaria, 2007ko irailean argitaratua.

Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada, eta nutrizioak, aldi berean, behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz, bai nutrizioa, bai elikadura, guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan; alde batetik, gizakia behar bezala hazi eta garatzeko beharrezkoak direlako, eta, bestetik, haurtzaroan hartzen ditugulako bizitza guztian zehar izango ditugun elikadura ohiturak.

Haurren elikadura aztertzen hasita, errealitate bitxia aurkituko dugu: azukre eta gantz asko daukate umeek jaten dituzten elikagaiek eta gai natural -frutak, barazkiak, arrainak- gutxi hartzen dute.


Haurrarentzat, erreferentzi markoa izan behar du jateak: ongi elikatzeko ez ezik, hainbat arau sozialez jabetu eta janariaren aurrean zuzen jokatzen ikasteko aukera da jatordua. Txiki-txikitandik irakatsi behar zaie janariari bere tokia eta bere unea zor zaizkiola eta jolasak eta gainerako jarduerak otorduaren ondotik etorriko direla.

Aholkuak:

  • Haurren elikadura orekatua izan behar du. Denetarik jan behar du (fruta, barazkiak, haragia…).
  • Ordutegi finkoa ezarri jatorduetarako.
  • Arauak ezarri jatorduetarako (nola eseri, nola jokatu…).
  • Pazientzia eta pertseberantzia izan haurrak jaten ikasi arte.
  • Haurrak benetan zer jaten duen jakitea funtsezkoa da.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.