Mostrando entradas con la etiqueta Dieta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Dieta. Mostrar todas las entradas

2007/12/29

Chef Txikia

Sukaldea laborategi baten antzekoa da, bertan erositako elikagaiak eraldatzen dira. Magiaz elikagaien usaina, ehundura, zaporea eta itxura hobetuko ditugu.

Plater gustagarriak egiteko, produktu onak, irudimena eta maitasun handia behar da; baina gainera amantala jantzita eta eskuak garbi-garbi izan behar dira.

Atal honetan familia giroan sukaldean aritzeko zenbait errezeta osasungarri eta dibertigarri eskaintzen dizkizuet.


GAZTA, TOMATEA ETA OLIOA
Osagaiak:
-Tomatea.
-Olioa.
-Ogi puxketa txigortuak.
-Aurpegi beltzeko ardi Karrantzarraren gazta ondua, 100gr.

Tomate sopa prestatu behar dugu. Horretarako tomatea zati txikitan zatituko dugu eta irabiagailu elektrikoarekin txikituko dugu. Gatza bota eta iragazki batetik pasatuko dugu.
Plater sakon batetan olio zorrotadatxoa bota erdian tomate sopa koilarakada eder bat jarri eta honen gainean gazta birrindua. Azkenik, platera apaintzeko ogi puzketa txigortuak jarriko ditugu inguruan.

SANDWICHAK AJON-JOLIAREKIN
Osagaiak:
-Moldeko ogia, 4 xerra.
-Ajon-joli edo sesamo hazi batzuk.
-Letxuga.
-Tomatea.
-Arrautza egosi bat.
-Maionesa.
-Urdaiazpikoa.
-4 zainzuri.
-Espinaka freskoa, osto batzuk.

Lehenengo eta behin ogia txigortu behar da. Gurinarekin ogiaren alde bat bustitzen dugu eta bustitako alde berean sesamo haziak botatzen ditugu gainetik itsatsita gera dadin. Ondoren ogia txigortu egiten dugu.
Lau sandwinch egingo ditugu. Beraz, bi ogi-xerra jarriko ditugu. Bietan maionesa apur bat jarriko dugu, gero letxuga orri bat, bi edo hiru tomate xafla fin, gero urdaiazpiko xerra bat, espinaka hostoa, apur bat zapalduta geratuko diren bi zainzuri eta azkenik maionesa apur bat.
Ogiaren beste estalkia jarri eta hiruki forman moztuko dugu erraz jan ahal izateko.

OILASKO HAMBURGESAK
Osagaiak:
-3 oilasko bularki.
-Arrautza bat.
-Ogi birrindua.
-Mostaza.
-8 kapar.
-Hezurrik gabeko 8 oliba.
-Natxoak.
-Gazta birrindua.

Bularkia txikiturik erosi behar dugu (hamburgesa okela bezala). Bularkia eta beste osagai guztiak entsalada ontzi handi batean nahastu eta ondoren masa bat egin behar dugu eskuekin. "KONTUZ" mostazarekin, oso gutxi bota behar dugu zapore gogorregia duelako.
Haragi apur bat hartu eta kanika erraldoia egin behar dugu berarekin. Gero, apur bat zapalduko dugu hamburgesa forma har dezan.
Behin haragi guztiarekin hamburgesak egin eta gero hauek zartaginean frijituko ditugu.
Goarnizio gisa, natxoak ipiniko ditugu gainetik gazta birrindua botako diegularik.

FRUTA TARTA
Osagaiak:
-Bizkotxo xafla bat.
-Azukre beltza.
-Sagar bat.
-Esnegain likidoa, litro erdi.
-Melokotoi bat.
-Platano bat.
-Platerak dekoratzeko mahuka.

Bizkotxo laberatutakoak erosiko ditugu, baina nahi bada bizkotxoa ere egin daiteke. Bizkotxoaren gainean, zabal-zabalik, esnegain geruza bat jarriko dugu. Esnegainari azukre beltza bota behar zaio. Gero eskuko irabiagailuarekin martxa pixka bat eman, gogor geratu arte.
Beste bizkotxo geruza bat jarriko dugu eta honen gainean fruta xerra txikiak jarriko ditugu (guk sagarra, platanoa eta melokotoia proposatzen dugu baina edozein fruta izan daiteke). Frutari azukre beltza botako diogu gainetik eta labean dena gainerreko dugu.
Hoztutakoan, pastelak egiteko mahukan sartutako esnegainarekin pastela apainduko dugu.

Jakien Semaforoa

Koloreak erabiliz egunean zehar zenbat elikagai jan behar diren argi ikus dezakegu.

Semaforoarekin bezala kolore berdeak arriskurik ez dagoela adierazten digu, hemen daude mokadu on bat hartzera gonbidatzen gaituzten elikagai guztiak.

Laranja kolorearekin daudenak kopuru txikiagoan hartu behar ditugu. Eta, gorriz daudenekin, kontuz!! Izan ere, hoietako oso oso gutxi jan behar da.

BERDEALARANJAGORRIA
Fruta
Barazkiak
Ogia
Zerealak
Pasta
Esnekiak
Arraina
Arrautzak
Oilaskoa
Gozokiak
Litxarreriak
Pastelak
Hestekiak
Txerrikiak

2007/12/11

Elikadura hobetzeko estrategiak

Marisa Rodriguez Bloga aukeratu dut, elikaduran lizentziatua dagoelako. Marisaren aholkuei esker milaka pertsona bizitza osasuntsua izatea lortu dute. Elikadurari buruzko aholkularitza baten zuzendaria da, bertan aholkuak ematen ditu bai pertsonei bai enpresei.

2007/11/26

Elikagaien piramidea

Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude.

Elikagaien piramide honetan 5 talde hoiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita ona hemen piramidean agertzen zaiguna:
  1. Karbohidarto, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zereal).
  2. Bitamina, proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekale).
  3. Proteina, kaltzio, koipe, berungaia (esnea, esnekiak, haragia, arrautzak eta arraina).
  4. Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak...).

Mantenugai motak

Elikagaiek mantenugai deritzon substantzia batzuk dituzte, hauek ikasi, jolastu eta hazi ahal izateko behar dugun energia dira.
  • PROTEINAK: Haragi gorrietan, arrainetan, lekaleetan, arrautzetan, esnean, gaztan edo jogurtetan aurki ditzakegu.
  • KARBOHIDRATOAK: Zereal, patata, fruta, lekale, arroz, makarroi eta espagetietan daude.
  • KOIPEAK: Olioan eta fruitu lehorretan daude.
  • BITAMINAK ETA MINERALAK: Fruta, barazki, esne eta gurinean daude.

2007/11/23

Elikatu osasuntsu egoteko

Osasuntsu egoteko jaten duguna kontuan hartzeaz gain oso garrantzitsua da ondo jatea, ondo murtxikatzea, astiro jatea...
Egunean bost otordu egin behar dira goizetik gauera energiaz beterik egon gaitezen. Hauek dira egin beharreko bost jatorduak:

  1. GOSARIA: Funtsezkoa da. Gosaririk ez gateko ohitura txarra dugu, baina eguna energiaz hasi beharra dago! Bitaminaz beteriko fruta zuku on bat edo esne basokada bat zerealekin eta fruta batekin; modu honetan indarrez gainezka egongo gara.

  1. HAMAIKETAKOA: Jolastordua, goizerdian une egokia izan daiteke fruitu lehorrak edo pernil ogitarteko txiki bat jateko. Opilak edo litxarreriak baino osasungarriagoa da hori.

  1. BAZKARIA: Bazkaria hiru zatitan banatzen dugu.

      • Lehenengo platera: Makarroiak, arrosa edo lekaleak.
      • Bigarren platera: xerra on bat entsaladarekin edo arraina.
      • Postrea: Fruta edo jogurta (tartaren bat noizean behin ez dago gaizki).

  1. MERIENDA: Ikastolatik etorri eta etxerako lanak egin aurretik, energia hartzeko, jogurt edo esne basokada bat gailetekin ondo etorriko zaizu.

  1. AFARIA: Eguna ondo amaitzeko eta loak har gaitzan, esne basokada bero bat, salda, tortilatxoa edo fruta apur batek hurrengo eguna berriz ere indarrez hartzen lagunduko digu.

2007/11/19

Slow Food

Slow Food Italian sorturiko mugimendua da eta "otordu lasaia" esan nahi du. Mugimendu hau elikadura garbi, osasuntsu eta orekatua sustatzen du eta Fast Food mugimenduaren kontrakoa kontzeptua da, "otordu azkarra" alegia. Mugimendu honek sinboloa marraskiloa da, izan ere marraskiloaren irakasgaia ikasi beharko genuke eta behar den denbora guztia hartu bereziki otorduetarako, elikadura garbi, osasuntsu eta orekatua lortzeko.

Mugimendu honen bidez elikaduraz gozatzen ikasiko dugu: otordu tradizionalak baloratzen, gauza desberdinak modu osasungarrian jaten, astiro eta mahaian jaten... Gainera, jaterakoan, 5 zentzumenak erabiltzen ikasiko dugu: elikagaiak ikusiz, ukituz, usainduz eta dastatuz.

Marraskiloa Bilbora dator. Zentzumen guztientzako espazioa

SIC enpresan lanean nabil. Orain dela hilabete batzuk ekintza hauen berri izan nuen baina burokrazia arazoak zirela eta orain arte ezinezkoa egin zait informazio hau blogean jartzea. Honezkero ekintzak publikoki zabaldu direnez hemen duzue hauen inguruko informazioa.


Mirikol deituriko marraskiloa Bilboko Alhondiga bisitatuko du azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean. 6 eta 12 urte bitarteko umeei eta haiekin datozen pertsona nagusiei osasuntsu eta zuzenezko elikadurak duen garrantzia erakusteko helburuarekin dator.

AlhóndigaBilbaok Slow Food mugimendu internatzionalan oinarrituta, Bizkaia Plazan jarriko duen karpa batean burutuko du ekimen hau. Bertan zenbait jarduera egingo dira entzumen, ukipen, usaimen, daztamen eta ikusmen zentzuak lantzen dituzten joko eta partaidetza tailerren bitartez.Halaber, Slow Food buruzko ezaguera burutzeko AlhóndigaBilbaok txikiei elikagarri ohiturak hobetzen lagunduko dien gida ezigarri bat landu egin du.


Mirikol deituriko marraskiloa BEC ere bisitatuko du azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean.

BEC eta SLOW FOOD egindako akordioaren bidez "ALGUSTO, Saber y Sabor" sortzen da. Sariketa hau lehen aldiz egiten da Euskal Herrian eta Slow Food-aren filosofia zabaltzea du helburutzat. Turingo "Salone del Gusto"n oinarriturik dago eta nahi duen jende guztiak BECera joan eta hau ikusteko aukera izango du.

ALGUSTO, Saber y Sabor


Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.