2008/01/20

Gure elikagai ondarea

Artikulu honetan landare eta animali jatorria duten elikagai eta gaztak aipaturik daude. Titulu hauek Slow Food mugimenduak eskaini ditu eta idatzita dauden bezalaxe aipaturik daude (ez da gaztelaniaz idatzi dudala). Horrek ez du esan nahi gure herrian jatorrizkoak diren beste elikagairik ez daudenik, ez horixe, baina hauek titulua irabazi dute eta aipatzea merezi du.

Acelga enana de Derio
Baserritarrek mendez-mende oso baloratua izan duten barazki honek zapore gozoa du, eta ukitu mingotsa ere bai. Apiriletik irailera landatzen da, Bizkaian Derio eta Markina aldean, eta Gipuzkoan Getaria eta Astigarraga inguruetan.

Tolosako Babarruna
Lekale honek kolore beltz distiratsua du eta puntu zuri txiki bat dauka. Ezaguna zen jadanik IX.mendean. Babarrunak arto zurtoinen ondoan landatzen dira, euskarri naturala izango baitira gorantz joateko. Tolosan, Gipuzkoa, urtero azaro inguruan, bi egun irauten duen jaialdia ospatzen dute uzta berria ospatzeko.

Babatxikis de Zalla
Baba txikiak sustrai handia eta metro bat altuera har dezaketen lekaleak dira. Oinarrizko elikagaia izan dira euskaldunen dietan mende luzeetan zehar. Goi mailako sukaldaritzan ere erabiltzen dituzte euren ehundura eta zaporea dela eta. Bizkaian Zallan ekoizten dira eta Gipuzkoan Getarian.


Cebolla morada de Zalla
Mami gozo, zaporetsua eta urtsua duen barazkia da. Ez da mina, entsaladetan, lapikorako eta txarribodetan erabiltzen da, odolosteak egiteko. Uztailetik abuztura bitartean jasotzen da Saratsuko Bailaran, Zallan, Bizkaian.

Udazkeneko Euskal Porrua Orlegia
Barazki hau ezaguna zen jadanik Zelten garaian. Hauek elikagai eta sendagai gisa erabiltzen zuten. Oso usaintsua eta gozoa da, eta orain dela 2.000 urte ere erabiltzen zeneuskal gastronomian, saldak, porrusaldak edo zurrukutuna egiteko. Udazkenean eta neguan jasotzen da, Bizkaian Durangaldean eta Gipuzkoan Urola Kostan.

Mungiako Taloa
Artirina lortzeko, artaburuak gainerre eta aletu egiten dira, gero ehotzeko. Ehotako irinaz, uraz eta gatzaz ohorea egin eta tartatxo meheak egiten dira, gero altzairuzko xafla gainean txigortzeko. Taloa egiteko irina Mungiakoa da, Bizkaia.

Sal de Salinas de Añana
Gatz hau, Araban, Añanako Gatzagako erreka gazietatik lortzen den espeziea eta kondimentua da. Lurralde eremu hau, Haran gazia izenez ezagutzen dena, jadanik ezaguna zen Erdi Aroan gatza ekoizten zuelako; izan ere, gatza oso garrantzitsua zen kondimentu gisa eta elikagaiak kontzerbatzeko.

Azpi Gorri
Ahuntz arrazako animalia honek euskal mendietan bazkatzen du, belar usaintsuak eta senda belarrak ugari diren lekuetan. Horrela elikatuta eta mendiko haitzaldeetan ibilita, animalia hauen esnea, gazta eta okela kalitate handikoa izaten dira. Gaur egunean, arraza hau zaintzen duten hamabi ahuntzain geratzen dira Bizkaian.

Betizu
Behi arrazako animalia hau baso-zezen edo urotik eratorria da. Bere izena behi izutia, basatia, esan nahi du. Jabeak badituen arren mendiko basoetan bizi izaten da. Bere kaxa elikatzen eta ugaltzen da eta 500kg izan dezake.

Euskal Oiloa
Hegazti hauek okela eta arrautza ilunak ematen dituzte. Urtean 210 arrautza errun ditzakete. Bots motatakoak daude: Beltza, Gorria, Leposoila, Marraduna eta Zilarra. Etxetik kanpo hazten da, artoa, arrak eta belar usaintsuak jaten ditu.

Euskal Antzara
Abendutik maiatzera jartzen ditu arrautzak. Zuriak dira, tamaina onekoak eta kalitate bikainekoak. Baserrietan hazten dira, kanpoan, belarra, artoa, marrazkiloak eta antzeko animalitxoak jaten dituzte.

Euskal Txerria
Hanka laburrak ditu, belarri luze eroriak eta orban beltzak, 120kg pisa dezake. Libre bizi dira eta pago ezkurrak, gaztainak, urrak eta basoko belarra jaten dute. Bidegoianen hazten dituzte, Gipuzkoan.

Queso de Oveja Carranzana de Cara Negra
Gazta hau galtzeko arriskuan dagoen ardi arraza baten esneaz egiten da: Aurpegi Beltzeko Karrantzako Ardia. Enkarterrietan hazten da, Bizkaiko Lurralde Historikoan. Arraza honetako ardi baten esneaz, ia 30 gazta egin daitezke, horregaitik da hain preziatua.

Antxoas del Cantábrico
Arrain kontserba apiriletik ekainera bitartean harrapatzen den antxoaz egiten da. Gatzetan kontserbatu eta oliotan gordetzeko modu hau euskal arrantzaleen emazteen ohitura zaharra da. Bermeon ekoizten da, Bizkaian.

No hay comentarios:

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.